Miela batzordearen bertso afaria Sanmielen atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 13a, 19:08

Miela Batzordeak antolatuta, datorren irailaren 21ean gaueko 21:00etan egingo da Oianume jatetxean, Sanmielen atarian, jadanik ohiko bihurtu den bertso afaria. Ezagun egiten ari da da bertan sortzen den giro bereziagatik. Aurten, bi bertsolari gazte, baina, aldi berean eskarmentu handikoak izango dira Oianumen, Julio Soto nafarra, eta Xabi Paya bizkaitarra.


Biak, beraien herrialdeetako txapela lortutakoak.
Afarirako txartelak aurrez erosi behar dira, eta dagoeneko salgai daude 20 euroko prezioan. Urnietan Xauxar, Kantoi, Movie, Egur, Goimendi eta Amailur tabernetan. Hernanin Oinddi tabernan eta Andoainen Ernaitza liburudendan. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 19a izango da, hots, datorren asteko osteguna.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!