Asteburu osora zabalduko dute aurten On Bizi jaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 13a, 19:08

On Bizi mertatarien elkartea aurtengo jaien haiserako animatzaileetakoa izango da beste urte batez, antolatu dituen ekitaldi ezberdinei esker. Aurten, gainera, egitarau oparoa bi egunetara zabaltzea erabaki dute, hartara ekitaldi guztiei indar handiagoa emate aldera.

Pintxo potea, herri kirol jaialdia, danborrada edota azoka dagoeneko klasiko bilakatu dira On Bizi jaian. Bada bereziki inguruko herrietako zaletuak erakartzen dituen jarduera: maskota lehiaketa. Iaz lehiaketan 54 partaide izan ziren, tartean arrainak, dordokak, iguana, sugea eta zakurrak. Aurten ere interes berdina lortuko dutelakoan dira. Erakustaldia Poxtako parkea edo Miradorean izango da.
Aipatzekoa da ere Buruntzantzan Urnietako Batukada Taldeak ekainiko duen saio bikoitza, arratsaldean nahiz gauean.

On Bizi jaia 2013
Urnieta
Irailak 21, larunbata

  • 10:00-19:00 Marrazki lehiaketaren erakusketa Zubitxo plazan.
  • 16:00    Haurrentzako tailerrak Idiazabal kalean.
  • 16:00    Maskota lehiaketa Poxta-Gain parkean.
  • 17:00    Bosko Anitz txaranga Idiazabal kalean.
  • 17:00    Herri kirolak Idiazabal kalean Zaldundegi inguruan.
  • 18:30     Danborrada Idiazabal kalean.
  • 19:30     Marrazki lehiaketa. Sari banaketa Zubitxo plazan.
  • 19:30     Buruntzantzan Batukada Taldea Idiazabal kalean.
  • 20:00-23:00 Pintxo-potea eta Boka-tragoa Idiazabal kalean.
  • 22:00     Batukada Idiazabal kalean.


Irailak 22, igandea

  • 11:00-14:00 On Bizik antolatutako azoka Zubitxo plazan. Mota eta produktu ezberdinez osaturiko hogei postu jarriko dira, horietako batzuk herriko merkatarienak.

        "Perurekin" Gobernuz Kanpoko Erakundeak, txorizo eta sagardo postua, eta bigarren eskuko azoka jarriko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!