Gurutze Iantziren heriotzaren XX. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 13a, 19:07

Urnietarra gogoan izan ohi dute urtero, San Juan plazan. Aurtengoan, haren heriotzaren XX. urteurrenaren harira, oroitza ekitaldiak antolatuko dituzte hurrengo egunetan Urnietan bertan.

1993ko irailaren 24an Gurutze Iantzi urnietarra Madrilen hil zen Goardia Zibilaren eskuetan, inkomunikazio erregimen pean atxilotua zegoenean. Bertsio ofizialaren arabera, bihotzekoak jota hil zen. Baina itxura guztien arabera, eta berarekin batera atxilotu zituztenen salaketak aintzakotzat hartuta, torturen ondorioz hil zen.

Hitzaldia
Irailak 17, asteartea.
19:30. Lekaio.
Torturari buruzko bideo emanaldia eta solasaldia: Julen Arzuaga idazlea, "Oso latza izan da" liburuaren egilea, Arantxa Erasun Euskal Memoriaren izenean eta Gurutze Iantziren senitarteko bat.

Ekitaldi nagusia
Irailak 20, ostirala.
19:30. San Juan plaza.

Urteurreneko ekitaldia
Irailak 24, asteartea.
Heriotzaren urteurrenean, Gurutze gogoan izango dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!