Kale Nagusia moztuta dago ur-hoditerian izandako matxura baten eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 12a, 12:57

Ur-hodia aztertzen ari zirela sorturiko gas-ihesa kontrolpean da dagoeneko eta uraren arazoa konpondu bezain azkar irekiko dute berriz kalea

Goizaldeko 4:30ak inguruan Andoaingo Kale Nagusiko ur-hodi bat apurtu da. Konponketa lanetan ari zirela gasaren instalakuntzak kalteren bat jasan du eta gas-ihesa izan da. Suhiltzaileak berehala bertaratu eta inguruko bizilagunentzat arriskurik ez zegoela ziurtatu dute. Gas-ihesa dagoeneko kontrolatua dago eta ur-hodia konpondu bezain pronto zabalduko dute berriz Kale Nagusia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!