Gas zerbitzua berrezarri dute herrigunean iluntze aldera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 11a, 17:46

Iluntzean Berrasoeta auzoan zegoen matxura topatu eta eguerditik herrigunean etenda zegoen gas zerbitzua berrezarri dute.

Eguerdiko gertaera:

13:00ak aldera Urnietan Repsolek gasaren instalakuntza eten beharra izan du. Gas zerbitzurik gabe daude hainbat herritar. Arazoaren iturria aurkitu ezinik zeuden orain ordubete.

Udal oharra:

"Akan kalean eman den matxura baten ondorioz, Repsol enpresak, herritarren segurtasuna bermatze aldera, gas hornikuntza eten du Urnietako erdigunean; zehazki, ondorengo kaleetan: Akan, Belandi, Errekalde eta Zelai-Alde. Zerbitzua ahal bezain laster jarriko da martxan, Repsoek matxura konpondu eta urnietarren segurtasuna bermatzean. "Gas propanoaren ihesgunea lokalizatua dute Akan kalean, baina hodi zulatua oraindik ez da azaldu. Bera konpontzeko lanetan ari dira. Matxura konpondu bitartean ez dute gasa emango. Udaletik barkamena eskatzen diegu urnietarrei, haien egunerokotasunean aberia honek izan dezakeen eragina dela-eta. Udaletxetik ahal dugun guztia egiten gabiltza, arazoa lehenbailehen konpondua izan dadin”, azaldu du Mikel Pagola alkateak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!