“Eskualdeko presidenteek, Jubilatu eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkartearen Probintziako Batzorde Iraunkorreko kide guztiek tokiko 71 elkarte ordezkatuz adierazten diogu gizarteari ez gaudela ados gaur egungo Pentsioen Iraunkortasun Sistemaren inguruko ondorioekin, Gobernu Zentralak ezarri eta onartutakoa.
Gaurko komunikatu honek pentsioetan jarri nahi du arreta, gaur egun bederatzi milioi pentsiodunen bizitza finantzatzeko, erakunde publikoetan aurreztutako dirua. Benetan beldurtuta eta kezkatuta gaude, oso kezkatuta, gobernu honen asmo eta planekin.
Ez dugu ulertzen eta uko egiten diogu pentsioen zenbatekoa bizi-itxaropenaren araberakoa izateari; eta gainera, bizi-itxaropena handitu ahala murrizten joatea, estatistikek urte gehiago biziko garela adierazi ahala, pentsiodunek diru gutxiago behar dugulakoan. Ez gatoz bat pentsioen zenbatekoa, behintzat pentsiorik baxuenena, pertsonen beharraz beste zerbaiten araberakoa izatearekin.
Arazo hori denona da. Gure pentsioa defendatzen dugu eta, batez ere, gure seme-alabena, ilobena... Denok gaude arazo horretan murgilduta, gaur egungo pentsio sistema, oso etorkizun hurbilean ez baitago bermatuta. Urte gutxian, ez dakigu pentsiorik egongo den. Gaur egun, gaizki gaude pentsioetatik jasotzen denarekin, baina etorkizunean hori ere ez dugu izango.
Pentsioak murrizteak ez du egoera konponduko, zaildu baizik, pentsiodunak jarduera ekonomiko bat mantentzen ari garelako, eta batez ere, lehen-mailako, oinarrizko beharrak artatzen ari garelako, gure inguru gertuenean”.