Xabier Murua apaizak Iñaki Aranzadiren tokia beteko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 10a, 10:22

Datozen irailaren 15ean Xabier Murua apaiz berriak Urnietan meza eskainiko du, Iñaki Aranzadik 28 urtez egindako lanari jarraipena emateko. Hilabete honetan gauzatuko da aldaketa, beraz.


Urnietarren artean jakina den bezala, Iñaki Aranzadi Urnietako erretoretza uztear da. Datorren irailaren 15ean etorriko da bera ordezkatuko duen erretore berria, gaztea eta euskalduna. Erretiroa hartzeko bezperan, Iñistorra elkartearen eskutik, ondo merezitako omenaldia jasoko du, hain zuzen ere, datorren irailaren 27an egingo den Iñistor Jaiaren baitan. Ezaguna du Iñakik jai hori, besteak beste, bere bertsozaletasunak eramanda, ez baitu hutsik egin urte bakar batean ere. Omenaldi ekitaldiaren aurretik herri bazkarian parte hartu nahi duenarentzat, txartelak dagoeneko salgai daude Kantoin, Amailurren eta Aiurrin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!