Urkamendi elkarteak antolatutako sardina eta sagardo dastaketak herritar ugari bildu zuen atzo eguerdian Aurrerako festagunean. 50 kilo sardina banatu zituzten antolatzaileek, lau sagardotegitako sagardoarekin batera. Ondoren, herriko gazteen dantza emanaldia izan zen eta txalo beroak jaso zituzten dantzari gazteek. Arratsaldean, mus txapelketa eta herritarren dantza emanaldia nagusitu ziren. Gauean DJ Txokoren doinuekin dantzarako aukera izan zen berriz ere.
Argazkiak: Sagardo eta sardina dastaketa / Gaztetxoen dantza emanaldia