Udalak jakinarazi duenez, "Isidro Setien kalean egingo diren urbanizatzeko obrak direla eta, ibilgailuentzako errodadurarako guneari beharrezko zabalera emateko, datorren irailaren 9tik aurrera, kale horretan ibilgailuentzako zirkulazioa moztuko da 3. zenbakiaren paretik.
Zirkulazioaren noranzkoa ere aldatu egingo da, Santa Leocadia kaleko 5. zenbakitik hasi eta Arantzubi kaleraino. Ibilgailuek eremu horretara sarbide bakarra izango dute Geltoki kaletik".