Giro ona nagusi atzo Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 8a, 14:13

Eguerdian, Orio eta Ibarrako emakume taldeek Giza proba saioa eskaini zuten Aurrera plazako festagunean. Ikusle ugari gerturatu zen lehia gertutik jarraitzera. 550 kiloko harriari tiraka, Oriok 41 plaza egin zituen, 40 Ibarrak. Balkoi dotoreenen sariak banatu ziren ondoren. Garazi loradendako Garazik berak aurkeztu zuen ekitaldia eta Miren Ibarbiak eskuratu zuen lehen saria. Miren Usabiagak bigarrena eta Jose Pablo Gomezek hirugarrena. Koadrilen bazkarian, ondorengo jolasetan nahiz asto karreran ere giro ona nagusitu zen. Larunbateko ohiturari eutsiz, mozorro gaua izan zen atzokoa. Denetariko ideiak kaleratu zituzten zizurkildarrek: tartean garai bateko 'Verano azul' ere irudikatu zuen koadrila batek; txalupa edota bizikletak ahaztu gabe.

Argazkiak: Giza proba / Lore lehiaketako sari-banaketa / Koadrilen jolasak / Buruhandiak / Asto karrera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!