Gazte eta haurrak gustura atzo Elbarrenan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 7a, 14:14

Haur jolas eta tailerrekin ekin zitzaion atzo festa egitarauari Zizurkilen. Arratsaldean gazte ugari bildu zen Aurrerako festaguneko bazkarira. Urkamendi elkartean prestatutako paella bazkaldu zuten. Arratsaldean antzerki eta zirko emanaldiak haur eta gaztetxo asko erakarri zuen eta ondoren, txokolatea dastatzeko aukera ere izan zuten. Iluntzean elktrotxarangak alaitu zituen herriko gune ezberdinak eta gaueko kontzertuek ere harrera beroa izan zuten.

Argazkiak: Gazte bazkaria / txokolatada / elektrotxaranga herrian zehar

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!