Lehertu da jaia Elbarrenan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 6a, 13:47

Atzo arratsaldean jarri zen martxan Elbarrenako jai egitaraua. Arratsaldeko 18:30etan, haurren krosa ospatu zen parte hartze zabalarekin. Aitor Elola, Aimar Esteban eta Ander Seara izan ziren lehendabizikoak helmugan. Ondoren, kros mixtoari ekin zioten helduek. Aitziber Urkiola eta Jon Agirrebeñak osatutako bikotea izan zen helmugaratzen lehena. Uxune Tena eta Mikel Legarreta, Lourdes Kolomo eta Joxe Luis Arruti ere igo ziren podiumera. Kirol saioa amaituta, udaleku irekietako haurren dantza saioak festa giroa piztu zuen. Teodoro Hernandorena taldeko kideek jaien hasierako suziria botatzearekin batera, bere tokia hartu zuen Elbarrenako ikurra den melokotoiak. Herri afaria, danborrada eta Dj Lambretaren saioak borobildu zuten jaietako lehen eguna. 

Lehen eguneko argazkiak:  Haur krosa/ Kros mixtoa/ Haurren dantza saioa/ Pregoia eta melokotoiaren igoera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!