Banaiz Bagara martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 6a, 12:38

Lekuak eta ordutegia

  • Urnieta, Lekaio: astelehenero 09:15etan eta ostegunero 19:30etan.
  • Andoain, Anbrosia Olabide: ostiralero 15:30etan.

Info: 645 733 818.

Postontzia | Petra Elser:

"Udako oporraldiaren ondoren, Banaiz Bagara elkarteak martxan jarri ditu berriro euskarazko oinarrizko komunikazio saioak. Klaseak astean behin edo bitan izaten dira. Bertan, euskara era sinplean ikasten da, egunero topa daitezken egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Gure taldeen beste ezaugarria parte-hartzaileen jatorri ezberdina da. Horrek gure gizartearen kultur aniztasunean eragiten du eta horrek elkarren arteko bizitzan aberasten gaitu, munduko hainbat kultura eta hizkuntza batzen ditugu euskara lotura nagusia izanik. Taldeetan parte hartzea Euskal Herritik kanpoko herrialde eta lurraldetik etorritako pertsonentzat prestatuta dago.
Asteroko taldeetan parte hartzea doakoa da eta ez da ezagutza mailarik eskatzen".


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!