Jokin Lizeaga hirugarren doa Munduko Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 6a, 12:33

Urtean zehar eta azkena Suitzako lasterketan lortutako puntuei esker, Munduko Kopako sailkapenean hirugarren dago une honetan. Proba bakarra geratzen da amaitzeko, eta hura urrian izango da Italian, Limone Extreme izeneko proba.

Lizeagak aukera handiak ditu hirugarren postu horri eusteko, eta beraz, munduko txapelketako podiumean toki bat eskuratzeko, Jornet eta Hernando bezalako korrikalari handien ondoan.
Abuztuan Jokin Lizeaga urnietarra zazpigarren izan zen Amerikako Coloradon antolatu zuten Pikes Peak mendi maratoian, 42 kilometroko lasterketa, 2.200 metroko desnibelarekin.
Abuztuaren 24an Zermatt Suitzako Alpeetan jokatu zen Matterhorn Ultraks lasterketan12. iritsi zen. Munduan diren mendiko lasterkaririk onenak bertan ziren, 46 kilometroko distantzia eta 3.600 metroko desnibela gainditzeko. Jornet nagusitu zen eta haren atzetik Hernando.
Urtean zehar eta Zermateko lasterketan lortutako puntuei esker, munduko kopako sailkapenean hirugarren dago une honetan:
  • 1. Kilian Jornet     300 puntu
  • 2. Luis Alberto Hernando     254 puntu
  • 3. Jokin Lizeaga     186 puntu
  • 4. Alex Nichols     152 puntu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!