Guztia prest festei hasiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 5a, 13:55

Eguraldiak laguntzea eta herritarrak festa gogoz kaleratzea besterik ez da falta Elbarrenako festei hasiera emateko. Gainerakoan, bost egunetarako egitaraua nahiz Aurrera plazako festagunea prest baitaude dagoeneko. Jakina da aurten, Joxe Arregi plazan Area 10 etxebizitzak eraikitzen ari direlako, festetako ekintza guztiak Aurrera etxearen pareko plazan burutuko direla. Taulatua, aterpea, txoznak..., ondo pasatzeko ederki egokituta geratu da gunea.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!