Irailak 9, astelehenean, eta ekainak 11, asteazkenean, Billabona FKEko alebin mailako taldeetan parte hartzeko 2002 urtean jaiotako umeen aukeraketa burutuko da Villabonako Arratzain futbol zelaian. FKEko kideek jakinarazi dutenez, “errendimenduzko alebin mailako eta alebinetako futbol eskolan parte hartzeko. Gogoratu Billabona FKEk, 41 taldeetatik, diputazioak banatzen duen gonbidapena duela alebin errendimenduko mailan parte hartzeko”. Aukeraketa egunerako beharrezkoa da futbolean jolasteko arropa eta zapatilla egokiak eramatea. Entrenamendua bukatuta, nahi duen orok klubaren dutxak erabili ahal izango ditu.