Enrike Abril errebote txapelketa hastear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 5a, 13:14

Behar-Zana elkarteko kideek jakinarazi dutenez, larunbat honetan ekingo zaio aurtengo Enrike Abril txapelketari. 50. urteurrena beteko du txapelketak gainera. Behar-Zanako Imanol Arrutik ondorengo desioa plazaratu du: “Ea aurten ospatzen dugun txapelketako 50. urtemuga honetan hain maitagarria dugun gure pilota modalitate hau aurrera ateratzen dugun eta antolakuntza ondo ateratzen den”. Aurtengo finala Villabonako plazan izango da, urriaren bukaeran, eguraldiak laguntzen badu, noski.

Villabonako Behar-Zana errebote taldeak jokatuko dituen lehen bi partidak, honakoak:

-Irailak 7, larunbata, goizeko 11:30etan, Zubietako plazan: Zubieta & Behar Zana.

-Irailak 15, igandea, goizeko 11:00tan, Villabonako plazan: Behar Zana & Kapito Harri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!