Urnietako eta Adunako sagardogileak Donostiako Sagardo egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 5a, 10:20

Larunbat honetan Donostiako Euskal Jaien baitan, XXVIII. Sagardo Eguna ospatuko da Konstituzio plazan. 11:00etatik 14:00etara Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko 40 sagardogile izango dira bere sagardorik onena dastatzera emanez. Elkarteak adierazi duenez, “iraileko dastatzeak sagardoa promozionatzeaz gain, sagardoaren ezaugarriak zabaltzeko abagunea izan nahi du”.
Bertan izango dira Urnietako sagardogileak, hots, Altuna, Elutxeta, Eula, Oianume eta Setien. Baita Adunakoak ere: Aburuza eta Zabala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!