- Irabazlea: Garaikurra, 2 arkume, 2 marisko sorta, 2 ardo botila, 2 botila txanpain.
- 2. saria: Garaikurra eta 2 urdaiazpiko + 2 ardo botila + 2 botila txanpain.
- 3. saria: 2 kilo txuleta eta 2 botila ardo.
- 4. saria: Baserriko 2 oilasko eta 2 botila ardo.
Izen-ematea bikoteka egingo da. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Izena emateko epea, irailaren 15ean ireki eta txapelketa hasi arte izango da horretarako aukera, hau da, irailaren 20ra arte. Bi modutara gauzatu liteke izen-ematea, elkarteko iragarki taulan apuntatuz, edota, emailez aitor@meckamox.com helbide elektronikoan.