On Bizi jaia. Herriko merkatarien ospakizunean maskota lehiaketa, herri kirol erakustaldia, danborrada, pintxopotea eta bokatragoa,... Errotuz doa pixkanaka merkatariek sustatutako jaia.
Bertso afaria. Miela batzordeak aurten ere bertso afaria antolatu du. Gaueko 21:00etan hasita Oianumen 20 euroko menuaz eta bertso saioaz gozatu ahal izango da. Aurten bertsotan arituko direnak Julio Soto nafarra eta Xabi Paya bizkaitarra izango dira. Txartelak ohiko tokitan eskuragarri izango dira.
Egape dantza taldearen saioa. 19:0e0tan hasita, Saroben. Jaien atariko saio ikusgarria.
IRAILAK 22, IGANDEA
On Bizi artisau azoka. Aurten igande goizera pasa dute artisauen eta herriko dendarien nahiz eragileen postuen azoka.
Extremadura eguna. Ohi bezala, udaletxeko arkupeetan postuak ipiniko dituzte. Bi dantza saio eskainiko dituzte, eguerdiko hamabietan eta arratsaldeko bostetan, hurrenez hurren.
Ez gara Palestinaz ari. Iñistorrak antolatuta, bertso ikuskizuna 19:00etan Saroben.
SANMIELAK EGUNEZ EGUN
Jai batzordea egun hauetan egitaraua osatzen arituko da. Hona, egunez egun, ekitaldi aipagarrienak:
- Irailak 26, osteguna. Mielaren iritsiera, txupinazoa, patata tortilla lehiaketa eta batukada.
- Irailak 27, ostirala. Iñistor jaia eta Poxta Zahar gazte elkartearen hamargarren urteurreneko ospakizuna.
- Irailak 28, larunbata. Koadrilen eguna.
- Irailak 29, igandea. Udal omenaldia, jubilatuen bazkaria, haur danborrada.
- Irailak 30, astelehena. Umeen eguna, Egaperen dantza saioa, batukada.
- Urriak 5, larunbata. Jaia Urraka auzoan.
- Urriak 6, igandea. Baserritarren eguna.