Aizkardi mendi taldearekin Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 3a, 15:54

Datorren asteburuan, irailak 14-15, Pirinioetara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Larunbatean Granges D'Astautik Portillongo aterpetxera igoko dira (2550m). Bertatik, nahi duenak Spijeoles (3065m) mendira jotzeko aukera izango du. Gaua Portillongo aterpean igarota, igandean Perdiguero (3222m) mendira abiatuko dira, Literola kaskoa igarota. Portillongo lakutik jaitsi eta berriro ere abiapuntura, Granges D'Astaura, etxerako bidea hartzeko.

Izena emateko Aizkardira deitu behar da: 649717182 arratsaldeko 20:00etatik 22:00ak arte. Irteera: Irailak 14, larunbata. 05:30etan Olaederra paretik. Prezioak: Aizkardiko bazkideak 65 euro (FEDME bai), 70 euro (FEDME ez). Besteak 70 euro (FEDME bai), 75 euro (FEDME ez).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!