Haur irakurketa kluba liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 3a, 12:36

Zizurkilgo liburutegiak haur irakurketa kluba martxan jartzeko asmoa du epe laburrean. Klubaren helburu nagusia haurrari liburuen mundu magikoaren atea irekitzea da, irakurketa eta literaturaz goza dezaten haur eta guraso/hezitzaileen artean une intimo eta erakargarriak sortuz. 3-5 urte bitarteko haur eta haien gurasoei zuzendua da ekimena eta urrian, azaroan eta abenduan hileko saio bat egiteko asmoa dute. Saio dinamiko eta parte hartzaileak izango dira. Hiru saioetako kuota 25 eurokoa izango da. Izen-emateak: Liburutegian irailaren 20ra bitartean. 20 ume onartuko dira gehienez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!