Kultura sailak antolatutako ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 3a, 12:17

Zizurkilgo Udaleko kultura sailak hamaika ikastaro antolatu du aurten ere adin ezberdineko herritarrentzat, bai Atxulondon bai Iriarte Kultur Etxeetan. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 20an amaituko. Izena emateko epea, berriz, irailaren 10etik 25era luzatuko da. Izena Aurrera plazako Udal bulegoetan eman beharko da (943692495). Ikastaroen aukera zabala da:

ATXULODO KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

Haurrentzat:

-Euskal dantza: Asteazkenetan 17:15etatik 19:45etara, adinaren arabera taldetan banaturik. Atxulondon eta Otañon. Prezioa: Txikiak 60 euro eta handiak 100 euro.

Helduentzat:

-Patchwork: Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 70 euro.

-Yoga: Astelehen eta asteazkenetan 18:30etatik 20:00etara. Prezioa: 105 euro.

-Pilates: Astearte eta ostegunetan 18:30etatik 19:30etara. Prezioa: 125 euro.

-Sabel dantza: Astelehenetan 19:00etatik 20:30etara. Prezioa: 130 euro.

Jubilatuentzat:

Izen-emateak eta prezioak Elizpe jubilatu elkartean.

-Gimnasia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 11:00tara.

-Joskintza eta eskulanak: Ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.

-Yoga: Astearte eta ostegunetan 11:00tatik 12:30etara.

IRIARTE KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

-Eskulanak: Ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 70 euro.

Helduentzat

-Gimnasia: Astelehen eta asteazkenetan 11:15etan. Prezioak: Jubilatuek 75 euro. Gainerakoek: 105 euro.

Bertso tailerra: 14 urtetiko gorako gazteentzat. Zentroan, asteazkenetan 19:30etatik 21:00etara. Taldearen beharren arabera ordutegia molda daiteke.

Ikastaro motzak:

-Haurrei zuzenduriko antzerki tailerra: Urritik abendura. Astelehen arratsaldeetan. Izen-ematearen arabera antolatuko dira taldeak. Prezioa: 30 euro.

-Haurrei zuzenduriko txotxongilo tailerra: Ikas ezazu txotxongiloa egiten. Urritik abendura, ostiraletan 17:30etatik 19:00etara. 8 urteko haurrei zuzendua. Prezioa: 30 euro.

-Tai-chi: Urritik abendura 19:30etatik 20:30etara. Prezioa: 50 euro.

LOATZO MUSIKA ESKOLA

Informazio gehiago 943691857 telefono zenbakian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!