Festa gunea, Aurrera pareko aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 29a, 13:04

Orain artean, urtero, Joxe Arregi plaza izaten zen Elbarrenako festetako ekintzen kokaleku nagusia. Aurten, ordea, Area10 guneko etxebizitak eraikitzen ari direnez, gune nagusia Aurrera pareko aparkalekuan kokatuko dute. Udal langileak gaur goizean hasi dira ekintzetarako taulatua bertan muntatzen. Haur eta gaztetxoentzako barrakak, berriz, tren geltokiko aparkalekuan jarriko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!