Garraio eskaintza berria martxan jartzeko ahalegina hilabetearen amaieran aztertuko dute. Erabiltzaileek, ordea, hilabete osoan zehar garraio zerbitzu berriari buruzko iritzia eman ahal izango dute autobusean bertan aurkituko duten iradokizun orria betez eta bertan egongo den buzoian utziz. Probarako hartu den hilabetea igarota, eta herritarren iritziak jasota, Hiribusak aurrerantzean eskainiko duen behin-betiko zerbitzuaren berri emango du Udalak.
Iraileko ekimena uztailean Udalaren osoko ohiko batzarrean onartu zen Mugikortasun Planaren lehen fasean kokatzen da.