Irrintzi elkarteak urtero antolatzen duen Azoka Berezia bihar izango da 10:00etatik 14:00ak arte, Txermingo ikastola azpian. Denetariko 40 postu ikusteko aukera izango da eta produktu ezberdinak eskuratzekoa ere bai. Eguerdian, urtero legez, eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa ere egingo da leku berean.