Mugikortasun astearen baitan ekintza ugari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Eskualdeko Udalen eta Tolosaldea Garatzen elkartearen eskutik, Mugikortasun astea burutuko da irailean. Bigarren eskuko azoka, bizikleta bira nahiz bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa izango dira Villabonan nahiz Zizurkilen. Honatx egitaraua:

>Mugikortasun astearen baitan, Bigarren eskuko azoka. Mugikortasunarekin zerikusia duten objektuak eskuragarri. Irailak 21, larunbata. 10:30-13:00, Villabonako Berdura plaza. *Aurten egunean bertan jasoko da materiala, azokaren aurretik.

>Bizikleta bira. Ikaztegietatik nahiz Asteasutik izango dira irteerak, 10:00etan. Helmuga, Anoetako plazan. Irailak 22, igandea.

>Ikastaroa. Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa, emakumeei zuzendua. Irailak 21-22, 28-29 asteburuetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!