Errepidea berritzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 26a, 12:24

Zizurkilgo errepide nagusia berritzen ari dira egunotan. Aurrera etxearen pareko gunean, hain zuzen ere, gaur goizean betuna botatzen dihardute langileek. Arrazoi hori dela eta, ibilgailgailuek mantso ibili beharko dute eta oinezkoek kontuz, langileek adierazi dutenez, betun hori oinetakoetan itsatsiz gero ezin izaten baita kendu eta lurrean zapatarekin eginiko urratsa ere bertan geratzen baita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!