Berritze lanak udaletxeko teilatuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 23a, 13:40

Villabonako udaletxeko teilatua berritzen ari dira egunotan. Ondorioz, azpialdeko arkupeak hesiz babestu dituzte. Hala ere, udaletxeko administrariak jakinarazi duenez, herritarrentzat sarrera zabalik dago bi aldeetatik eta bulegoetako ordutegia ohiko berbera da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!