Frigo enpresako langile baten adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 21a, 17:06

Villabonako Frigoko eraikinean, bertako langile ugari ari zen txukunketa lanetan gaur eguerdian. Urnietan bizi den langileetako batek hartu du hitza eta tristura handia zuela adierazi du:

Argazkiak | Adierazpenak:

“Krisi garai hauetan, bestela ere egoera ez da batere erraza eta horrelako ezbeharra gertatzea... Azken boladan antzeko berri txarrak besterik ez dira iristen. Izugarrizko pena izan da, baina aurrera egin behar dugu: ez dago beste erremediorik”, azaldu du. Euren lantokia erretzen ari zela esanez deia jaso zutenean, bertara gerturatu ziren baina berandu dagoeneko: “suak hartua zuen dena, ezin izan genuen ezertxo ere egin. Suteak kalte handiak eragin ditu biltegian eta bulegoetan bereziki. Eskerrak kamioiak kanpoan zeuden, bestela haiek ere kiskali egingo zituen. Eraikinean eragindako kalteekin batera, barne-garraiorako gurdietako bat eta produktu ugari erre dira sutean. Ez dakigu zein izan den sutearen abiapuntua. Izugarrizko pena izan da”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!