“Abuztuaren 7an ailegatu ginen Londonera eta bertan, Oxford House antzokian eskaini genuen lehen emanaldia. Antzokia bete ez bazen ere, oso gustura aritu ginen taldekideok. Londonetik Billingham-era jo genuen eta bertako dantza jaialdian hartu genuen parte hamar egunez, zortzi herrialde ezberdinetako dantza taldeok: Mexiko, Peru, Taiwan, Ukrania-Canada, Macedonia, Ingalaterra, Amerika (USA) eta guk, euskaldunok. Egunero eskaini genuen emanaldiren bat: Egun batean Ari du ikuskizuna oso-osorik, besteetan emanaldi laburragoak…
Ikusle helduak gerturatu dira dantza jaialdira batik bat eta erantzun ona jaso dugu haien aldetik. Esperientzia ezberdina izan da. Oso ona. Beste taldeetako kideekin ere ederki moldatu gara: gauak alaitzea talde ezberdinon ardura izan da gauero eta modu horretan festarako ohitura ezberdinak ere ikasi ditugu. Dantza emanaldiez gain, atseden egunen bat ere izan dugu tartean eta Manchester edota London ezagutzeko aprobetxatu ditugu ”.