Eguraldi paregabea Adunan amabirjinaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 16a, 19:37

Atzo, amabirjinaren eguna izanik, ekitaldi ugari izan ziren Adunan. Eguraldi bikaina egon zen, eta eguzkiak ederki berotu zuen eguneko momentu batzuetan.

Argazkiak: Txupinazoa | Umeen dantza | Axeri dantza

Hamaiketako mezaren ondoren, plaza jendez bete zen hamabietan zen txupinazoa ikusteko. Honekin batera, haurrek balkoitik botatako hainbat goxoki hartu ahal izan zituzten, baina beti ere buruhandien begiradapean. Hauek, plazan zehar ibili ziren eta bertako haurrek korri pixka bat egin behar izan zuten hauengandik ihes egiteko.

Honen jarraian, haurren txanda izan zen, eta bertara gerturatu zirenek hauen dantzez gozatu ahal izan zuten, beroaren gainetik. Baina haurrak ez ziren izan plazan dantzatu zuten bakarrak. Hauen jarraian, helduek Axeri dantza dantzatu zuten. Guztira 15 batu ziren, eta beraiek bertako ikusleak bezain ondo pasa zutela argi gelditu zen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!