Ekitaldiz betea gaurko eguna Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 15a, 13:38

Amabirjinaren eguna da gaur, eta horrela, Zizurkilen ez da aspertzeko astirik izango gaur egun guztian zehar:

 

11:00 Meza nagusia.

12:00 Umeen pilota partidak zimiterioan.

18:00 Herritarren arteko herri kirol lehia. Segan: Mendizabal-Lizarazu/ Loidi-Intxausti. Harria jasotzen: Otaegi-Ipintza. Ondoren, sagardo dastaketa plazan. Bien bitartean, Gugaz taldeak alaituko du giroa.

23:00 Bertsolarien saio nagusia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Jon Maia, Amets Arzallus, Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!