Abuztuaren 14a, asteazkena
• Goizaldeko 07:00etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
-Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
• 13:00etan emango zaie hasiera aurtengo festei.
2013ko Txapel Eguneko txapeldun izan diren Txapel Eguneko sortzaileek piztuko dute herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian.
• Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.
• Iluntzeko 19:00etan, katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino.
- Sariak: Afari bana irabazleei helduetan eta gaztetxoetan neska eta mutilen kategorian.
• 21:00etan: HERRI AFARIA plazan.
• Gauerditik aurrera: LAIOTZ dantza taldea.
----------
Abuztuaren 15a, osteguna
(Ama Birjinaren eguna)
• 11:00etan: MEZA NAGUSIA.
• 12:00etan: umeen pilota partidak zimiterioan.
• 18:00etan: Herritarren arteko herri kirol lehia.
Segan: Mendizabal- Lizarazu/ Loidi- Intxaustiren aurka
Harri jasotzen: Otaegi / Ipintzaren aurka
Horrez gain, proba bat baino gehiago egin beharko dute herritarrez osatuko bi taldeek.
• Segidan, sagardo dastaketa plazan.
Bien bitartean, Gugaz taldeak alaituko du giroa.
• 23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.
• Andoni Egaña
• Maialen Lujanbio
• Jexux Mari Irazu
• Amaia Agirre
• Jon Maia
• Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
• Ondoren eta goizaldera arte,
GUGAZ taldea.
Abuztuaren 16a, ostirala
(Ama Birjinaren bigarrena)
• 12:30etan: HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA
o Harri jasotzen:
§ Aimar Irigoien
§ Beñat Telleria
o Aizkoran:
-Jon Irazu eta Joseba Otaegi
- Iñaki Azurmendiren eta Mikel Larrañagaren aurka
• 14:00etan: jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria.
Bazkalondoa, Seitan herriko taldeak alaituko du.
• 18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin.
PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA
• 23:00etan, Korrontzi taldearen kontzertua frontoian
Ondoren eta goizaldera arte, ZESUMA taldea plazan
Abuztuaren 17a, larunbata
(Umeen eguna)
• 11:45etan: kroserako izen-ematea
• 12:00etan: krosa
• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.
• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.
• 15:30etatik: 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta jolasak
• 16:00etan: XXIII. MUS TXAPELKETA zentroan
§ Izen ematea: 15 €./bikoteko.
• 22:30etan: Eskuz binako XI. ZIMITERIOKO PILOTA TXAPELKETA
o 3. eta 4. Postuak.
o Finala.
Ondoren, AI ENE taldea
Abuztuaren 18a, igandea
• 12:30etan: Lorez jantzitako balkoi eta atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banaketa
• 18:00etan: Zizurkilgo VIII.trikitixa txapelketa
Ondoren, Loatzo musika eskolako trikitilarien emanaldia
MOZORRO GAUA: GAI LIBREA
• 21:00etan: Oilasko afaria
• Gauerdian: Gau pasa TRAKETS taldearekin
Goizaldera, sari berezia emango zaie mozorrotutako talde onenari eta bakarkako mozorro onenari.