A-15 autobidetik N-I errepidera sartzeko bide-adarra itxita Sorabillan, Irungo noranzkoan, igandetik astelehenera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 10a, 20:09

Abuztuaren 11n, igandea, goizeko 06:00tan hasita 24 orduz N-1 errepiderako sarbidea itxiko dute. Aldundiak adierazi duenez, “igandetik astelehenera bitarte egongo da itxita bide zati hori lanak egiteko Andoaingo Sorabilla auzoan, dilatazio junturak konpontzeko. A-15 autobidetik N-I errepidera sartzeko bide-adarra Sorabillan, Irungo noranzkoan. A-15etik Irun aldera doazenek beste bide hau egin beharko dute: A‑15eko 156-1-S delako bide-adarra hartu Andoainerantz, eta, ondoren, N-I 445-1-E bide-adarra hartu Donostiarantz”. Desbideratzeak behar bezala seinaleztatuko dira.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!