Egape dantza taldekoak A Coruñan dantzari aritu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 7a, 10:42

Egape Dantza taldeko hogei dantzari gazte Galizian izan dira uztaileko azken asteburuan Galiziako Rois herrian (A Coruña) ospatu den Folklore Jaialdian. Egapeko dantzariek saio hasieran "Aurreskua" dantzatu zuten Santiagoko tren istripuko biktimen omenez

Uztailaren 27an, iluntzeko 20:00etan hasita eta bi ordu eta erdiko iraupena izan zuen emanaldian, Urnietako Egape DT-ak, Culleredoko "Catalmibre Tradizional" eta bertako (Rois) "OCT Chorima" folklore taldeek parte hartu zuten. Egapeko dantzariek saio hasieran "Aurreskua" dantzatu zuten tren istripuaren biktimen omenez eta ordu bateko saio ederra eskaini ondoren, ikusle eta antolatzaileen zorionak eta txaloak jasoz
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!