Asteazkeneko oilasko jokuan ere, beroa nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 6a, 19:57

Asteazkenean hasi ziren oilasko jokuarekin, auzokoentzat behintzat, Goiburuko festak. Hau izaten da auzokoen egun handia.

Argazkiak | Bideoa

Uztailean zehar Maite Sagasetak emandako dantza klaseak medio, guztiek dantzatutako fandango eta arin-arinak izan ziren protagonista baserriz-baserri eta etxez-etxe goiz guztian zehar. Gainera, azkeneko urteetan bezala, oilasko jokua oso jendetsua izan da aurten ere, eta hainbeste dantzariren tartean hainbat musiko ere baziren egun guztian zehar giroa alaituz.

Goiz-goizetik tenperatura altua izan bazen ere, eguerdi aldera, beroak ez zuen gehiegi lagundu auzoko plazara bidean aldapan gora aurrera egiten. Hala ere, beroari aurre egiteko hainbat erremedio bilatu ziren: pintxoak, freskagarriak… sagardoa ere egun guztian oso presente egon zelarik. Urteroko kontuak.

Aurtengo berrikuntza ordea, auzoko plazara iristean izan zen. Azken urteetan, oilasko jokuaren debekua dela-eta, ibilbidea bakarri egin da. Aurten ordea, eta gazteenek ere oilasko jokuaren nondik-norakoak ezagutu zitzaten, oilasko jokua ospatu da; oilasko joku tradizionala izan ez bada ere.

Honen ondoren, urtero bezala, gazteen bazkaria izan zen San Estebanen, arratsaldea Txertotan dantzan pasaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!