Inturia presa eraisteari ekin dio Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Leitzaran haranean dagoen presa husteari ekingo dio Aldundiak, Udalaren baimenarekin. 2012ko maiatzean iragarri zuten Basteron egindako jardunaldietan. Aldundiak argudiatzen duenez, "Leitzaran ibaiaren arroan bizi diren arrain-espezie guztientzat oztopo gaindiezina da Inturia presa". Eraispeneko lehen fasea hasi da eta iraila erdi aldera amaituko da. Presa segurtasun-egoera onean utziko dute hurrengo faserako, 2014ko abuzturako.

Historiara pasako da presa: Bideoa | Astekaria: Hemeroteka

Oharra: Gipuzkoako Foru Aldundia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!