Hau ikusteko asmoz, herritar dexente gerturatu zen herriko plazara. Udaletxeko balkoian txupinazoarekin festei hasiera eman ostean, Pello Joxeperen txanda izan zen. Herritarren kantuekin batera hasi zen jaisten elizako kanpandorretik, eta haurren gozamenerako, minutu gutzi batzuk beranduago lurrean zen.
Udaletxeko balkoitik botatako goxokiak jasotzen ere izan zuten lana txikienek (eta hain txikiak ez zirenek ere bai), plazako lurra goxoki bete ahala jasotzen zituztelarik. Baina buruhandiek ez zieten lasai egoteko denbora gehiegirik utzi.