Buruntzako jaien egitaraua, abuztuaren 15etik 17ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 5a, 12:18

Abuztuaren 15ean, 16an eta 17an.

Egitarau osoa:

Abuztuak 15, osteguna

  • 10:00 San Roke kros igoera Gaztañaga sagardotegian hasita. Ibilbidea: 6,6 kilometro. Izen -ematea ordubete lehenago irekiko da.
  • 18:00 II. Buruntzako sagardo dastaketa Berrozpen. Hurbiltzen diren herritarrek aukeratuko dute sagardo onena.


Abuztuak 16, ostirala
San Roke eguna

  • 11:30 Jaia Buruntza mendi magalean ospatuko da. Bertan, pintxoak eta edariak salgai egongo dira. Meza auzoko hildakoen alde. Ondoren Antton Arruti eta Ion Beloki trikitilarien eta Millan Telleria eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa izango da. Jarraian, toka txapelketa.
  • 14:00 Auzotarren bazkaria aterpean bertan. Trikitilariak eta bertsolariak. Ilunabarrean, gazte taldearen jaitsiera trikitilarien laguntzarekin.
  • 21:00 Koadrila afaria Ontza elkartean.


Abuztuak 17, larunbata
Oilasko biltzaileen eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileak Buruntza auzoan barrena. Trikitilariak Ion Beloki eta Antton Arruti.
  • 14:30 Oilasko jokoa. Ondoren, gazteen bazkaria.
  • 20:30 Bertso afaria Gaztañaga sagardotegian. Bertsolariak Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Trikitilariak: Elustondo anai-arrebak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!