- Ordutegia: 09:30-13:00 / 17:30-19:30.
- Ikastaroaren hasiera: Irailak 18.
- Eskaera eskaintzaren gainetik dagoen kasuetan zozketa egingo da, irailaren 10ean.
- Kanpainako informazioa: www.andoain.org.
Datorren ikasturtean jarduera berri bat eskainiko da, "Combat" izenekoa. Jarduera hau entrenamendu kardiobaskularrerako arte martzialetan oinarritutako programa berria da. Karate, Boxeo, Taekwondo, Tai Chi edota Muay Thai jardueren nahasketa bat da. Antolatzaileen arabera, “musikari jarraituz koreografiatutako kolpeak, ostikadak etab egiten dira. Kaloria asko erretzen da eta adrenalina asko askatu ere”.
Bi moduetara eskainiko da, alde batetik astean bi saioko ikastaroa bezala eta bestetik Pump (tonifikazioa) eta Spining-eko jarduerekin tartekatuz. Aurtengo Uda kanpainan eskeini da eta arrakastatsua izan denez, herritarrak gonbidatu nahi dituzte proba egitera.