"Gaur, igandea, uztailaren 28an, Uztailaren 25etik Abuztuak 1era burutzen ari den AHTren Aurkako Bizikleta Martxan, Andoaingo obretan, Lasarterako bidean berriro ere Abiadura Handiko Trena behin betikoz gelditzearen aldarria egin da. Bi lagunek obretako garabi oso garai batean “TAV STOP AHT” dioen pankarta erraldoia eskegi dute. Beste behin ere AHTk dakartzan ondorio ekologikoak, zonalde honetan oso nabariak direnak, eta zentzugabekeria ekonomiko zein soziala salatu nahi izan da. Izan ere, gogoratu beharra dago Euskal Herrian 10.000 miloi euro xahutuko dituztela makroproiektu honetan, sektore sozial batzuk murrizketa gogorrak pairatzen ari diren bitartean. Finean, AHTrekin jarraitzea zentzugabeko burugogorkeria antzua da, bide itsua; hondamendi ekologikoa eta sozioekonomikoa. Horregatik, ekintza honen bitartez AHT betirako gelditu eta dakarren jendarte eredua zalantzan jarriz, gai honen eta lurrari erasotzen dioten proiektu txikitzaileen inguruko hausnarketa sakona beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu
".