Andramari jaiak Zizurkil Goian, abuztuaren 14tik 18ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 2a, 12:21

Hurrengo astean hasiko dira jaiak Zizurkil Goian. Aurtengo egitaraua:

Abuztuak 14, asteazkena
  • 07:00 Oilasko biltzea. Gizonezkoak blusa eta txapelarekin eta emakumezkoak baserritarrez jantzia.
  • 13:00 Festen hasierako suziria Txapel Eguneko sortzaileen eskutik. Oilasko biltzaileen dantzaldia.
  • 19:00 Katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino. Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari.
  • 21:00 Herri afaria.
  • 00:00 Laiotz.

Abuztuak 15, osteguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Umeen pilota partidak zimiterioan.
  • 18:00 Herritarren arteko herri kirol lehia. Segan: Mendizabal-Lizarazu/ Loidi-Intxausti. Harria jasotzen: Otaegi-Ipintza. Ondoren, sagardo dastaketa plazan. Bien bitartean, Gugaz taldeak alaituko du giroa.
  • 23:00 Bertsolarien saio nagusia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Jon Maia, Amets Arzallus, Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea.

Abuztuak 16, ostirala

  • 12:30 Herri kirol erakustaldia. Harri jasotzen: Aimar Irigoien eta Beñat Telleria. Aizkoran: Jon Irazu-Joseba Otaegi /Iñaki Azurmendi-Mikel Larrañaga.
  • 14:00 Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria. Seitan herriko musika taldea.
  • 18:00 Idi probak Plazaberrin.
  • 23:00 Korrontzi zuzenean pilotalekuan. Goizaldera arte, Zesuma plazan.

Abuztuak 17, larunbata

  • 11:45 Kroserako izen-ematea.
  • 12:00 Krosa. 12:30 Buruhandiak, jolasak.
  • 14:00 Haur bazkaria.
  • 15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak.
  • 16:00 Mus txapelketa Zentroan.
  • 22:30 Zimiterioko pilota txapelketa. Ondoren, Ai Ene taldea.

Abuztuak 18, igandea

  • 12:30 Balkoi eta atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banaketa.
  • 18:00 Zizurkilgo VIII. trikitixa txapelketa. Loatzo eskolako ikasleen emanaldia.
  • Mozorro gaua: gai librea.
  • 21:00 Oilasko afaria.
  • 00:00 Gaupasa Trakets taldearekin. Goizaldera, sari bereziak mozorrorik onenei. Talde onenari eta bakarkako mozorro onenari: 300 euro goxo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!