Urnietan A-15 errepidean istripua izan duen kamioilaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abu. 1a, 23:32

Gaurko eguerdiko hamabiak eta laurden inguruan, A-15 errepidetik zihoan kamioi bat galtzadatik atera da Urnietan, Donostiara bidean. Gidaria, bada, hil egin da izandako lesioen ondorioz.

Trafikoa.net oharra:

"Scania 480 kamioia A-15 errepidetik zihoan, eta galtzadatik atera da Urnietan, Donostiara bidean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko. Ibilgailua irauli egin da, eta 61 urteko gidaria barruan harrapatuta gelditu da, oso larri. Suhiltzaileek atera egin behar izan dute. Izandako lesioen ondorioz, hil egin da, osasun-zerbitzuko langileek egiaztatu dutenez.

Oraingoz, zirkulazioa N-1 errepidetik desbideratu da Donostiara bidean, eta Iruñera bidean ere errei bat itxita dago. Ertzaintzak ikertzeari ekin dio, zoritxarreko istripua zer-nola gertatu den argitzeko".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!