Honetaz gain, toka txapelketa ere izan zen, jendea entretenitu eta parte hartzera gonbidatuz. Hemezortzi parte-hartzaile izan ziren, eta hainbat ikusle, gazte eta heldu, hauek eskeinitako ikuskizunaz gozatzen. Parte-hartzailea eta tokaren arteko distantzia nahiko handia izanik, sei fitxa zituzten jaurtitzeko, jarraian egindako bi tiraldietan. Azkenean, eta amaiera arte nahiko tentsio izan bazen ere, irabazlea Jose Luis Fernandez izan zen, zortzi tiraketa asmatuta.
Argazkiak:
haurrak sokatiran: http://www.flickr.com/photos/aiurri/sets/72157634838103891/
sardin jatea: http://www.flickr.com/photos/aiurri/sets/72157634838375133/
toka txapelketa: http://www.flickr.com/photos/aiurri/sets/72157634846160970/