Gaur atseden eguna da Villabonako Santioetan. Hala ere, jubilatuentzako eguna da. Goizeko 11:00tan, euren eskulanen erakusketa jarri dute Berdura plazan eta 14:30etan bazkaria eta dantzaldia izango dituzte Txermingo ikastola azpian.
Bihar ekingo zaio berriz ere egitarauari, egun indartsuarekin ekin ere: koadrilen eguna izango baita. Hauxe biharko egitaraua:
12:00 Frontenisa eta eskuzko federatu gabeak, Olaederrako frontoian. 13:30 Buruhandi eta erraldoien igoera Etxeondora. 14:30 Koadrilen bazkaria. 17:00 Kalejira txarangarekin. 20:00 Dantzaldia, Triki Ta Ketaldearen eskutik. 00:00 Zezen suzkoa, Errebote plazan. 00:00 Dantzaldia, Triki Ta Ke taldearen eskutik.