Irristaketalariak eta lorazainak protagonista atzokoan Santio jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 29a, 14:28

Atzo goiza irristaketa lasterketariek nahiz konpartsako lorazainek edertu zuten. Irristaketa lasterketa jendetsua izan zen bai parte hartzaile nahiz ikusleen aldetik ere. Inguruko irristaketalariak ez ezik, Burgos, Errioxa nahiz Gasteiztik ere gerturatu ziren parte hartzera eta lasterketa ikusgarria eskaini zuten.

Konpartsa herrikoia lasterketa amaitu ondorenean kaleratu zen. Lorazainen konpartsa koloretsua herriko kaleak alaitzen ibili zen goiz eta eguerdian zehar eta arratsaldean eskaini zuten euren emanaldia Errebote plazan, eguzki betetan. Tartean ekintza gehiago ere izan zen, baina bi horiexek atzoko aipagarrienak.

Argazkiak: Irristaketa lasterketa / Konpartsaren kalejira / Konpartsaren emanaldia

Santioak 2013: Argazkiak | Bideoak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!