Erromeria eguna, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 28a, 13:17

Ohi denez, Oinkari dantza taldeak antolatutako Eerromeria eguna arrakastatsua izan zen atzokoan. Baina ekintza gehiago ere izan zen goizetik hasita:

Argazkiak: Atari Bizi lehiaketa / II. Eskulangintza azoka / Erraldoi, buruhandi eta ipotxen konpartsa / Erromeria eguna

Santioak 2013: Argazkiak

Atzo goizean, XXVIII. Xake jokoko txapelketa izan zen, J. M. Ezkairen memorian. Xake jokalari ugarik bat egin zuten Txistulari plazan. II. Eskulangintza azoka Malkar plazan kokatu zen egun guztian zehar. Denetariko postu ugari ikusi eta produktu bitxiak erosi ahal izan ziren bertan. Eguerdian, Atari Bizi nahiz Santio festetako egitarauaren azaleko lehiaketetako garaileei sariak banatu zitzaizkien. Atari politenaren saria Xarmant ileapaindegiak eskuratu zuen. Balkoien artean, lehen saria Mila Gabirondok, bigarrena Pepita Ortizek eta hirugarrena Mari Asun Aizpuruk.

Ondoren, erraldoi, buruhandi eta ipotxen kalejira dotorea burutu zen herriko kaleetan, Donostiako Irrintzi konpartsak eta herriko erraldoi eta buruhandiek bat egin zutelarik.

Arratsaldean ekin zitzaion Erromeria egunari. Eguraldia guztiz segurua ez zela eta Errebote plazan beharrean, Txermingo ikastola azpian egin zen. Sagardo nahiz pintxo dastaketa eta trikitilariekin dantzaldia lehenengo, afaria nahiz bertsolariak gero. Amaitzeko Joselu anaiak taldearekin dantzaldia eta Larrain dantza herrikoia. Ohi denez, giro ederra nagusitu zen.

Era berean, arratsaldean jende ugari erakarri zuen Halterofiliako norgehiagoka ere jokatu zen.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!