Santa Ana eguna eta gazteena, atzo Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 27a, 12:13

Ekintzaz betetako eguna izan zen atzokoa ere Villabonan. Haur gazte nahiz helduentzako egitarau zabala:

Argazkiak: Cycling maratoia / Gazte bazkaria / Haur parkea / Gazte kalejira / Txekor jatea

Santioak 2013: Argazkiak

Atzokoan haur eta gazteek arkitektura tailer nahiz patata tortilla lehiaketan parte hartu zuten goizean. Eguerdian ia 100 lagun aritu zen Pepo Alonsok gidatutako Cycling maratoian lehen aldiz Maiatzaren Lehena plazan, ordubeteko bi saiotan. Arrakasta beroa izan zuen festa batzordeak proposatutako ideia berriak.

Gazteen eguna izaki, Onddo gazte asanbladak antolatutako gazte bazkaria egin zuten gazteek Berdura plazan. 200 lagun elkartu zen bertan. Villabonako jaiak baino Iruñeakoak ziruditen momentu batean; txuri gorriz jantzita, San Ferminak irudikatuz bildu baitziren. Arratsaldean Orkestra Nazionalarekin kalejira alaia egin zuten herriko kaleetan barrena.

Haurrek Arroako plazako haur parkean ederki pasatzeko aukera izan zuten arratsaldean eta helduagoek Txermingo ikastola azpian txekorra dastatzekoa. Urtero legez, jende asko bildu zen azken ekintza honetara.

Herrirak antolatuta, Elkartasun kalejira eta afaria ere izan ziren presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. Gauean, Eresargi abesbatzaren kontzertua izan zen lehenik Gurea antzokian eta ondoren, kontzertuak. Gehien esperotako taldea duela urte dezente desagertutako Lin Ton Taun. Jende asko erakarri zuen eta giro ona nagusitu zen plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!