Andoaingo Udalaren oharra Galiziako tren istripuan hil den herrikidearen harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko uzt. 27a, 00:27

Galizian tren istripuan hildakoen artean aurkitzen da andoaindar bat. Iturri horien arabera hildakoa Karmele Sanz Manrique da, aspaldian Santiagon bizi zena. Aiurrik jakin ahal izan duenez, duela egun batzuk Andoainen izan zen ahizpa bisitatzen. Ahizpak ileapaindegia du Kale Nagusian, eta gaur itxita dago. Atean ohar hau jarrita dago: "Cerrado por asunto familiar". Bihar hileta elizkizuna egitekoak dira.

Andoaingo Udalaren oharra, jarraian:

ANDOAINGO UDALAREN OHARRA

GALIZIAKO TREN ISTRIPUAN HIL DEN HERRITARRAREN HARIRA

"Ohar honen bitartez Andoaingo udalak bere doluminik sentikorrena adierazi nahi dizkio Santiagoko tren istripuan hil diren pertsonen senide eta lagunei baina bereziki, Mª Carmen Sanz Manrique andoaindarraren gertukoei, bere babes osoa helaraztearekin batera.

Familia eta lagunak jasaten ari diren une gogor hauetan, eta beraiek hala eskatuta, Andoaingo udalak errespetua eskatzen du beraientzako. Oso une zaila bizitzea egokitu zaie eta une horiek intimitatean eramatea eskatu dute".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!